Kaixooo :)

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Nestle Bideoa :)



Nestle konpañiak ataratako dokumental bat da. Nahiko deigarria eta interesgarria nire ustez. Zure gustokoa izatea espero dut :)

Ume txiki bat flamenko abesten eta dantzantzen! Adi ahoskerari! :)

Hizkuntzari buruzko power point interesgarri bat




Power point hau, Bilboko Txurdinaga auzoan kokatuta dagoen berritzegunetik atarata dago. 2011. urtean landutako mintegi batena zehazki.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Zeintzuk dira bere lehenengo hitzak?

Umeek hitz egiten hasten direnean ohikoa da bere ahotxoetatik hitz hauek entzutea:

Pertsonak ( aita, ama, amama, aitite … ), animaliak (txakurra, katua … ), gorputz alatalak (eskua, burua …) , errutinak (kaixo,agur) …

Kontuan hartu behar da ume bakoitza mundu bat dela eta batzuk beste batzuk baino gehiago hitz egiten dutela edo hitz gehiago eta desberdinak erabiltzen dutela...

Adibide bat :)

Bazekien...? :)

Umeek gutxi gora behera 10-13 hilabeteekin hasten dira lehenengo hitzak ahoskatzen.
Prozesu geldoa eta jarraitua da; 18 hilabeteekin 50-100 hitz menderatzen dituela kontuan harturik eta, 3 urteekin 1500 hitz eta bere heldutasunera heltzerakoan, 15000. Kontuan hartu behar da ume guztien garapena ez dela berdina, baina gutxi gora behera datu horrek dira. Harrigarria ezta? :)













Iturburua: http://www.bebesymas.com/desarrollo/el-aprendizaje-de-las-primeras-palabras (moldatua)

miércoles, 26 de octubre de 2011


Bi biki komunikatzen :)

Informazioa bilatzen, ikerketa interesgarri bat aurkitu dut umeen lehenengo hitzen inguruan.Ikerlana, 8 hilabetetik 30 hilabetera bitarteko 1.392 haurren euskara-datuetan oinarritzen
da eta euskara elebakartasunean edo elebitasunean -gaztelaniarekin zein frantsesarekin
batera- garatu duten haurrengan, alegia. Datuok haurren gurasoek emandakoak dira. Horretarako "Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda tresnaren Hitzak eta keinuak (8-15 hilabete)"
eta "Hitzak eta esaldiak (16-30 hilabete)" galdetegiak bete dituzte.

Galdetegien arabera, "Munduko haur guztiek, edozein izanik bereganatzen ari diren hizkuntza,
urrats berak betetzen dituzte jabekuntzaren garapenean, psikolinguistikaren arloko
adituek azken aspaldian erakutsi dutenez (Gleitman eta Newport, 1995;
Serra eta beste, 2000; Guasti, 2002).
Hasieran, haurraren lehenengo urtean, gutxi gorabehera, garapen fonologikoa
gertatzen da; edo zehatzago esanik, haurraren garapen fonologikoa egiten
zaigu azpimarragarriena hizkuntzaren garapenean. Haurrak entzuten duen
hizkuntza identifikatzen du egun gutxi dituenean (Mehler eta beste, 1988; De-
Casper eta beste, 1994). Lau hilabete dituenean, eta lehenago ere hainbaten,
haur elebidunak hizkuntza biak identifikatzen ditu, eta hizkuntza arrotzetatik
bereizi (Bosch eta Sebastián-Gallés, 2001a, 2001b). Hilabete gutxirekin ere,
zezelera edo totelera aroan hain zuzen, bere inguruan entzuten dituen hizkuntza-
hotsak erabiltzen hasten da, eta entzuten ez dituen hainbat ere bai,
bere mintzamen-organoek eta hizkuntza-ahalmenak horretarako ahalbidetzen
dutelako (Locke, 1983; Werker, 1995; Guasti, 2002). Hamar edo hamabi hilabete
dituenerako, bere hots-gaitasuna entzuten duen hizkuntzaren hotsak
ekoiztera mugatzen da eta lehenago izan duen ahalmen zabalagoa murrizten
da; halere, oraindik ez ditu erabiliko garatzen ari den hizkuntzaren hots guztiak
(Newport, 1990; Elman, 1993).
Entzuten duen hizkuntzaren hots guztiak egiteko gauza ez den arren, urtebete
inguru duenean, lehen hitzak hasiko da ekoizten haurra (López-Ornat
eta beste, 2005). Hasiera-hasieran hitzak banan-banan erabiliko ditu. Aro honi
ikertzaileek hitz bakarreko aroa deitu diote (Brown, 1973; Idiazabal, 1991; Zubiri,
1995). Edozelan ere, hitzak erabili baino lehen, haurrak ulertu egiten
ditu hitzok, eta 13 hilabete dituenerako, esaterako, badirudi berrogeitaka hi -
tze tik gora ulertzen dituela, askoz ere gutxiago darabilen arren (De Houwer
eta beste, 2006; Barreña eta beste, 2008)."


Beraz, honekin ondoriozta dezakegu umeek hitz egiten hasi baino lehen ulertzen dutela bere ingurugiroan hitz egiten den hizkuntza. Hau da, euren ama hizkuntza izango dena, eta hare gehiago, hizkuntz bat baino gehiago ulertzen eta ezberdintzeko gai direla.




Ikerketa lan osoa: http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/74636.pdf